Itxi

ETB1en

Aukeranen 'Geltokia' ikuskizuna, gaur, 'Oholtzan' saioan

A.E.|EiTB

Edu Muruamendiarazek zuzendutako dantza taldearen lanak Miren Agur Meaberen testu bat du onarri eta Xabi Zeberioren musika.

Aukeran dantza talderen Geltokia ikuskizuna aurkeztuko du Ilaski Serranok 'Oholtzan' saioan gaur. Bizitza bidaia bezala ulertua da ikuskizunaren abiapuntua. Miren Agur Meaberen testua oinarri hartutako testua da Edu Murumendiarazek zuzentzen duen Aukeran taldeak aurkeztuko duena. Kike Santiagoren zuzendaritza artistikoa eta Xabi Zeberioren musikarekin, Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Olatz Oribe, Uxue Urruzola eta Itziar Uzkudun dantzariek hartzen dute parte.

Maletak, norbanakoaren eta norberaren probabilitateak biltzen dituen metafora, kohesio-elementua dira guztiontzat berdintsuak diren indarrak eta gaitasunak jarduten duten bizi-prozesuan. Bidaiari bakoitza, bere ekipajea aldean daramala, lekuz aldatzen da.

Halaxe, xake-taulako lauki zuri-beltzen txandakatzeak zera adierazten du, binomio kontrajarri eta osagarrien arteko tirandura: denbora eta espazioa, gau eta eguna, maitasuna eta galerak... Jokoan estrategia, hausnarketa, aurrerapausoak eta geldiuneak biltzen dira, baita aurkariaren kontrako borroka ere, batzuetan norberaren baitakoa izanik. Eta azken tartean, oroimenaren adinean, zeinetan bakardadeak hainbeste izen dituen, maleta higatuak, husteko zorian.Joandako aldia luzea da, eta denbora dorpeki desegiten da.

Erlojuek gure izate iragankorra erretratatzen dute. Geltokia, azken batean, erbesteratze baten hasiera da: geraleku bat zoriontasunean, eternitateari uko-egitea.

'Oholtzan' larunbatean dago ikusgai, 21:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.