22:30ean
'La sombra de la sospecha' filma, gaur gauean, 'LND'n
EITB
Saioak, gainera, Jessica Chastain aktorea izango du protagonista, eta Instinto básico filma gogoratuko dute Políticamente incorrecto atalean.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak La sombra de la sospecha filma eskainiko du. Suspensez beteriko pelikula da, eta Estatu Batuetako zerbitzu sekretuaren lanaren nondik norakoak azalduko ditu. Michael Douglas, Kim Basinger, Kiefer Sutherland eta Eva Longoria aktoreak ikus daitezke bertan, eta Felix Linaresek filma grabatzeko lanen eta protagonisten datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
Saioak, gainera, Jessica Chastain aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du. Chastainek 40 urte beteko ditu aste honetan, eta Euskadin ezaguna da haren arbasoak euskaldunak direlako. Bi aldiz izendatu dute Oscar sarietan, eta haren ibilbidearen datu guztiak emango dituzte Los titulares de Jessica Chastain atalean.
Bestalde, Políticamente incorrecto atalak pelikula matxista, arrazista eta homofoboen berri ematen du. Aste honetan, duela 25 urte iskanbila handia sortu zuen Instinto básico filma gogoratuko dute.
Amaitzeko, zineman lan egiten hasi aurretik aberatsak ziren aktoreen inguruko erreportajea eskainiko du La gran vida atalak.
'La Noche de... La sombra de la sospecha' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.