Audientzia
'El Conquistador' 294.000 ikus-entzulek jarraitu zuten astelehenean
EITB
Saioak %16,2ko audientzia-zatia eta 337.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu denboraldian zehar.
'El Conquistador del Caribe' saioak %13,5eko audientzia-zatia, eta 294.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin-eremuan. Astelehen gaueko ikus-entzuleen aukera gustukoenen artean bere tokia du saioak, eta denboraldian zehar, %16,2ko sharea eta 337.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.
Abenturaren hamargarren atalean Olgak etxera joan behar izan zuen, Ismaren aurkako duelua galdu ostean. Egun txarra izan zuen errusiarrak, lehendabizi taldekideekin haserretu baitzen eta, ondoren, ezin izan zuelako Isma baino gehiago izan.
Joera Twitter-en
Twitterren, #conquis10 etiketa joera izan zen Estatu mailan. Denboraldiko atal guztiek lortu dute joera izatea, baina aste honetako saioak inoiz baino azkarrago lortu zuen TT zerrendan sartzea: saioa hasi eta ordu erdira, hain zuzen ere. 'El Conquis' kontu ofzialak, gainera, 85.000 inpresio lortu zituen.
Facebooken bidez, 47.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat 'Conquis'eko edukiekin. Gainera, milaka erabiltzailek kontsultatu zituzten saioaren edukiak realityaren webgune berezian eta eitb.eus-en.
tb.eus-en.