Itxi

22:30ean

'Jimmy's Hall' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

EITB

Saioak, gainera, Scarlett Johansson aktorea hartuko du protagonista, pelikuletako data garrantzitsuak gogoratuko ditu eta Warren Beattyren maitasun abenturen berri emango du.

Felix Linares aurkezlea. (Argazkia: EiTB)

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Jimmy's Hall pelikula estreinatuko du telebistan, Jimmy Gralton aktibista irlandarren bizitza kontatzen duen filma. Gralton Irlandako erbesteratu politiko bakarra izan zen, eta Ken Loach zuzendari ezagunak eraman du haren bizitza zinemara. Felix Linaresek filmatzeko lanen eta aktoreen inguruko xehetasun guztiak azalduko dizkigu.

Bestalde, Scarlett Johansson aktoreaz arituko dira. Berriz ere ezkongai dagoenez, harekin ligatu nahi dutenentzako aholkuak emango dituzte, aktorearen gustuen eta bizimoduaren berri emanez, Cómo ligar con.. Scarlett Johansson atalean.

Horrez gain, urteurren bat gogoratuko dute, Charlton Heston Tximinoen Planetara joan zenekoa, eta Warren Beattyren maitasun abenturez arituko dira aktoreak 80 urte beteko baititu martxoaren 30ean.

'La Noche de... Jimmy's Hall' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

Informazio gehiago (1)