Audientzia
Denboraldiko 'Herri Txiki' ikusiena, euskaldunen artean nagusi
EITB
Bestalde, ostiraleko 'Bago!az' saioaren emanaldiak audientzia datu bikainak izan zituen eta 4 eta 12 urte bitarteko gaztetxoen artean audientzia-buru izan zen.
Igandeko 'Herri Txiki, Infernu Handi' eta ostiraleko 'Bago!az' saioek audientzia datu bikainak izan zituzten ETB1en.
Arabako Oion herriaren inguruko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa denboraldiko saiorik ikusiena izan zen eta 171.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Gainera, euskaldunen artean nagusi izan zen, %5,9ko audientzia zatia eta publiko euskaldunaren %13,6ko kuota bereganatuz.
'Herri Txiki'ren hirugarren denboraldiak audientziaren babes zintzoa jaso du. Bataz beste, %3,8ko audientzia zatia eta euskaldunen %8,7ko kuota lortu ditu. Audientzia metatuari dagokionez, 129.000 ikus-entzulek bat egin duten saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.
'Bago!az', haurren artean nagusi
Ostiraleko 'Bago!az' saioaren emanaldiak ere audientzia datu onak lortu zituen. Zuriñe Hidalgok gidatutako talent show musikalak %4,2ko audientzia zatia bereganatu zuen, eta 4 eta 12 urte bitarteko gaztetxoen artean nagusi izan zen %26,3ko kuotarekin. 90.000 lagunek bat egin zuten saioarekin ostiraleko emanaldian zehar Euskadin eta eragin eremuan.