Itxi

'El Conquis'en 11. atala

Ismak Hugo kanporatu du tirolinaren dueluan

Leer en Castellano

Igorrekoak aurretik ez du inoiz egin tirolinarik, baina erraztasun handiz irabazi dio Bilboko historialariari. Urdinek immunitatea lortu dute, eta gorrien kaiukoa irauli egin da.

"El Conquistador del Caribe" saioaren 11. atalean, Ismak erakutsi du, Arratiako ipurdirik ikusiena duen pertsona izateaz gain, nahi duen edozer lortzeko gai dela, baita saioaren irabazlea izateko ere.

Berdeek arratiarraren ahalmena gutxietsi zuten, eta Hugok larrutik ordaindu zuen ausarkeria hura. Isma gainetik igaro zitzaion, zapalgailu bat izango balitz bezala. Eskerrak aurretik ez duela inoiz egin! Hori esan zuen, behintzat. "Bilboko Napoleon"ek (Julianek ezizen hori jarri dio Hugori) argi utzi zuen "El Conquis" saioan probak irabazteko, estratega ona izateaz gain, bizkorra izan beharra dagoela.

Ismaren itzulerak bizia emango die gorriei, azkenaldian burua altxatu ezinik egon ostean. Bazirudien orekaren immunitate jokoa bereziki ona zela gorrientzat, eta probaren zati handi batean aurretik joan ziren. Dena den, gorrien ontzian ura sartu zen, eta azken postuan gelditu ziren.

Berdeak hobeto ibili ziren jokoan, baina denbora gehiegi galdu zuten hasieran; ez ziren konturatu kaiukoak lotuta zeudela, eta, ondorioz, besteek baino geroago jarri zuten martxan beren ontzia. Azkenean, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten.

Bestalde, urdinek irabazi egin zuten. Badirudi Iñigok saioa uzteko erakutsitako nahiak are gehiago motibatu zuela taldea, eta, Carol masprezaren gainean zegoela, abenturan jarraitzeko aukera eman zien garaipena lortu zuten. Dena den, berdeak eta gorriak kexatu egin ziren, eta urdinek tranpak egin zituztela salatu zuten. Eztabaida latza izan zuten taldeek, eta gorriek eta berdeek ez zituzten urdinak txalotu.

Karibe "idiliko" honek sortzen duen nekea nabaria da abenturazaleen aurpegi eta gorputzetan, baina ezustekoak oraindik ez dira bukatu: Otto urakana gerturatzen ari da, eta haren lehen ondorioak sumatzen hasi dira lehiakideak. Dena dela, Julianek egindako ohartarazpenak ez dituzte oso serio hartu, txantxetan hartu dituzte.

hartu dituzte.

Informazio gehiago (2)