Itxi

Kirolak zuzenean

Binakako Promozio Txapelketako finala, arratsaldean, EiTBn

A.A. | EiTB

Athletic-Levante partida, Miguel Indurain Saria txirrindularitza proba eta Munduko Binakako Pala Txapelketako finala ere zuzenean emango dira.

Argazkia: EFE

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute gaur Tolosako Beotibarren Arteaga II-Erasun eta Peña II-Salaverri bikoteek jokatuko duten Promozio Txapelketako finala. Jaialdia 17:45ean hasiko da Altuna III-Martija / Artola-Ibai Zabala norgehiagokarekin. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza arduratuko dira kontakizunaz.

Larunbateko kirol eskaintza zuzeneko beste hiru emanaldik osatuko dute.

Hasteko, Emakumeen Futbol Ligako Athletic-Levante partidaren berri emango dute 12:00etatik aurrera Naxari Altunak, Larraitz Lukasek eta Xabier Ormazabalek ETB1en eta eitb.eus-en.

Bazkal ostean, 15:00etan, Lizarra eta inguruetan jokatuko den Miguel Indurain Saria txirrindularitza probaren nondik norakoak ekarriko dizkigute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok ETB1en eta eitb.eus-en. 185 kilometro izango ditu lasterketak eta, urtero bezala, Puyko Andra Mariaren Basilikaren ondoan amaituko da. Guztira 17 taldek parte hartuko dute, hauetatik bost World Tour mailakoak: Movistar, Sky, Cannondale, Katusha eta Orica. Parte hartuko duten txirrindularirik aipagarrienak Alejandro Valverde, orain aste bete Volta irabazi duen gizona; Simon Spilak; Kwiatkowski, aurtengo Milan-San Remoko garailea; Sergio Henao, Paris-Niza irabazi duen txirrindularia, eta Simon Yates dira.

Amaitzeko, 17:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, Munduko Binakako Pala Txapelketako finala, Fusto-Ibai Perez / Gaubeka-Imanol, izango da ikusgai Mungiatik. Iñigo Aiestaran eta Mikel Aierbe izango dira esatariak.

atariak.

Informazio gehiago (1)