22:30ean
Adriana eta Julian gonbidatu, gaur, 'El Conquis' eztabaida-saioan
EITB
Horrez gainera, Gotzon, Eneko, Leku eta Raulen arteko erronka nork irabaziko duen jakingo dugu.
Adriana, abenturako azkeneko kanporatua, eta Julian Iantzi izango dira gaurko gonbidatu bereziak 'El Conquis' saioan. Brasildarrak bere burua aurkeztu zuen dueluan taldearen alde egiteko, eta taldekide 'indartsuenak' gogor kritikatu zituen, beharrezko momentuetan ausardiarik ez zutelako erakutsi. Galtzaileen kanpamentuan itzulera nolakoa izan zen ikusi ahal izango dugu, eta Julian Iantzik Otto urakanaren ordurik zailenak nola igaro zituzten azalduko du. Halaber, Erkuk eta talde gorriak duten egoera latzaren berri emango du.
Aste honetan, gainera, 'El Conquis' erronka nor irabazi duen jakingo dugu: Gotzon, Eneko, Leku edo Raul izan ote da irabazlea? Lehenengo finalaurrekoan Gotzon gailendu zaio Enekori. Finalean haren aurka Leku edo Raul arituko den erabakitzeko dago oraindik. Bi lehiakideak soka, sare eta jumar probetan arituko dira nor baino nor gehiago.
Platoan, Adriana, Julian, Eneko, Gotzon, Leku, Isa, Raul eta David Secoren alter egoa izango dira protagonistak. Gainera, Joseina Etxeberriak musika jarriko du eta Ainhoa Etxebarriak sare sozialetan zabaldutakoen berri emango du.
'El Conquis 2017' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.