Gaur, 15:00etan
Donostia eta Bilbo arteko Itzuliaren laugarren etapa, zuzenean
A.E|EiTB
ETB1ek eta eitb.eus-ek 15:00etatik aurrera eskainiko dute etaparen azken txanpa, zuzenean.
Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa Donostiatik abiatu eta Bilbora iritsiko da gaur. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute etaparen azken txanpa, 15:00etatik aurrera. 174,1 kilometroko etapa egingo du tropelak, eta bigarren mailako bi mendate gainditu beharko dituzte: Sollube eta Ganguren.
Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak Bilbotik egingo dute etaparen kontakizuna, eta Alfontso Arroiok mototik emango du errepidean gertatzen denaren berri.
denaren berri.