Itxi

Pilota zuzenean

Binakako Txapelketako finala, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Irribarria-Rezusta eta Bengoetxea VI-Larunbe bikoteen arteko final handia ETB1en, eitb.eus-en eta nazioarteko kanalaren bidez jarraitu ahal izango da, 17:00etatik aurrera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du gaur Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den Binakako Txapelketako final handia. Irribarria-Rezusta eta Bengoetxea VI-Larunbe bikoteen arteko norgehiagoka, 17:00etatik aurrera, izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, baita EiTBren nazioarteko kanalaren bidez, ETB Sat-Canal Vasco.

Urteko hiru pilota finalek ikusmin handia sortzen dute zaletuen artean eta Euskal Telebistarentzat ere hitzordu bereziak izan ohi dira. Emanaldia ahalik eta osatuena izateko, bederatzi kamera erabiliko dira, tartean jokoaren irudi geldoa erakusten duen Slow Motion izenekoa, eta pilotalekuaren irudi ikusgarriak eskainiko dizkigun Polecam kamera.

Ez ohiko irudiak eskainiko dira, baita ere, txokoan kokatutako robotizatutako kamerarekin eta kontra kantxako marra zaintzen duen kamerari esker. Hori guztia, berebat, bereizmen handian irudi eta soinu kalitate tekniko handienean ikusi ahal izango da.

Fernando Lopetegik gidatuko du emanaldiaren errealizazioa. Kontakizunaren arduraduna Xabier Euzkitze izango da eta ohi denez, Joxan Tolosa aditua izango du lagun. Elena Azpeitiak eta Xabier Anduezak pilotalekuan bizi den giroaren berri emango dute, harmailetan dauden lagunekin hitz eginez, eta eguneko protagonistak elkarrizketatuko dituzte arratsaldean zehar.

Bizkaia pilotalekuko jaialdia Ezkurdia-Merino II / Arteaga II-Albisu partidarekin hasiko da. Finalaren ostean, Elordi-Irusta eta Bakaikoa-Iturriaga izango dira aurrez aurre.

rrez aurre.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)