Itxi

Audientzia

'El Conquistador del Caribe', audientzia-buru berriz ere

EITB

Leer en Castellano

Realityak % 19,3ko audientzia-zatia eta 332.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

'El Conquistador del Caribe' bere ordu tartean audientzia buru izan zen berriz ere, denboraldiko atalik gogorrenaren emanaldiarekin. Asteleheneko saioak % 19,3ko audientzia-zatia eta 332.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

Otto urakanaren gogortasunaren ondorioz, talde gorriko sei lehiakidek bertan behera utzi zuten abentura. Talde guztiz desegin ostean, Erku kapitainak ere agur esan behar izan zion realityari. Gainera, Ismak Manu Maritxalar kanporatu zuen dueluan.

Denboraldian zehar, 'El Conquistador del Caribe' saioak audientziaren babesari eutsi dio: batez beste, % 16,8ko kuota eta 335.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu ditu Euskadin eta eragin eremuan.

Errekorra Twitterren

Twitterren, #conquis13 etiketa joera izan zen Estatu mailan, eta aste honetan, denbora errekorrean lortu zuen TT zerrendan sartzea: programa hasi eta 21 minutura, Estatuko gai komentatuenen arteko bosgarren tokia lortu zuen. 'El Conquis' kontu ofizialak gainera 110.000 inpresio lortu zituen.

Facebooken bidez, 44.000 lagunek egin zuten bat 'Conquis'eko edukiekin. Horrez gain, milaka erabiltzaileek kontsultatu zituzten saioaren edukiak realityaren webgune berezian eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)