ETB1en
Los Panchos eta habanerak Donostiatik, 21:00etan, 'Oholtzan' saioan
A.E.|EiTB
Bi emanaldi berezi eskainiko ditu 'Oholtzan' saioak, ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ilaski Serranok aurkeztuta, 'Oholtzan' saioak plater bikoitza dakar gaurko, 21:00ean hasita. Batetik, Los Panchosek Bilboko Campos antzokian eskainitako kontzertua izango da ikusgai. Bestetik, Donostian Goratzar, Ibaiertz eta Luberri abesbatzek eskainitako habanera emanaldia.
Los Panchos Jaime Islasek eta Tauri eta Gabriel Vargasek osatutako Mexikoko hirukoak, ohiko boleroak kantatuko dituzte. Beren ibilbide luzeari errepasoa egingo diote, 'Si tú me dices ven', 'Bésame mucho' edo 'Historia de un amor' abestiak eskainiz.
Donostiako azken Euskal Jaietan, Goratzar, Ibaiertz eta Luberri abesbatzen eskutik, Donostiako portuko habanera kontzertua izan zen ikusgai. Euskaraz eta gazteleraz abestutako habanerak eta itsasaldeko kanta ezagunak eskaini zituzten Donostiako kaian kokatutako eszenatoki batean. Emanaldiaz berriro gozatzeko aukera izango dugu.
'Oholtzan' 21:00etan ematen da larunbatero eitb.eus-en eta ETB1en.
TB1en.