Itxi

10:45ean

'Jean Pitrau' pastorala, gaur goizean, ETB1en

A.E.| EiTB

Leer en Castellano

2016ko uztailaren 24an eta abuztuaren 7an antzeztu zuten Atharratze-Sorholüzeko herritarrek, eta, urtero legez, Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen.

Jean Pitrau pastorala 2016ko uztailaren 24an eta abuztuaren 7an antzeztu zuten Atharratze-Sorholüzeko herritarrek, eta, urtero legez, Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen.

Euskal Telebistak gaur emitituko du pastorala bere lehen kanaletik, 10:45ean. Emankizunean, euskara batuko azpidatziak eskainiko dira. Testu osoa, berriz, zubererako eta batuko bertsioekin, EiTBren webgunean aurki daiteke, www.eitb.eus/eu/kultura helbidean.

Pastoralaren testua Pier Paul Berzaitz musikari eta kantari zuberotarrak ondu du, Jean Pitrau atharraztar laborari eta sindikalista gaitzat hartuta.

Sindikalista hitza erabili izan da Jean Pitrau aipatzeko, baina zehatzagoa litzateke idealista eta ekintzailea zela esatea. Pitrauk anitz egin zuen Zuberoako mendiko laborantza eta mendialdeko bizi-baldintzak hobetzeko, baina bere ahalegina Zuberoatik eta Pirinioetatik harago zabaldu zen. Pastoralean kontatzen denez, eskola txikiak ez ixteko borrokan jardun zuen eta Eretako lurrikaran lagundu zuen.