Itxi

Reyes Pradosek aurkeztuta

Zeledonen jaitsiera zuzenean, asteazken honetan ETB-2n eta eitb.com-en

A.H.

EITB

'Euskadi Directo' saio bereziak Andre Maria Zuriaren plazarekin bat egingo du 17:30tik 20:00ra, Gasteizeko jaien lehenengo urratsen berri emateko.

Asteazken honetan, Andre Maria Zuriaren jaien hasierako momentuak zuzenean eskeiniko dituen ''Euskadi Directo'' saio berezi bat aurkeztuko du Reyes Pradosek, arratsaldeko 17:30tik 20:00ra. Euskal Telebistak eta eitb.com-ek (jarraitu zuzenean) Gasteizeko jaien inguruan inoiz egindako jarraipenik zabalena izango da aurtengoa. Andre Maria Zuriaren plazatik lau konexio ezberdin egingo dituzte, txupinazoa, Zeledonen jaitsiera eta jaien lehenengo orduen zuzeneko emanaldia xehetasunik galdu gabe eskaintzeko asmoz.

''Euskadi Directo'' saioko Arabako kazetariak - Irene Basilio, Iñaki Elorza, Mertxe Gillén, Elizabeth Lopes eta Unai Ugarte-&' || 'nbsp; Andre Maria Zuriaren plazan zehar sakabanatuko dira, ekitaldian izango diren pertsonai gasteiztar ospetsuak elkarrizketatzeko. Jaietako protagonista handia ere, Zeledon, ''Euskadi Directo''ko kazetariekin egongo da txupinazoaren aurretik.

Saioak gainera, jaien inguruko ikuspegi ezberdina eskainiko du eta tradizio famatu honen jatorria ere gogora ekarriko du haren sortzaileen eskutik, Iñaki Landa eta Gorka Ortiz de Urbinaren eskutik, alegia. Gainera, tradizio honen inguruko bitxikeri ugari argituko dituzte kazetariek, hala nola, Zeledonen jaitsieran txokorrak erretzearen ohitura nondik datorren edota ''neska'' tradizionalen jantzia janzteko zailtasunak zeintzuk diren erakustiko dituzte.

Horrez gain, ''Euskadi Directo'' San Miguel dorrearen erlojugilearekin izango da eta honek, urteeak iraun dituen tradizioaren prestakuntza lanak azalduko ditu kameren aurrean.

Jai giroa Gasteizeko edozein txokotan sentituko da. Hiriko gozogileek festetarako prestatzen dituzten pastel bereziek ere tartea izango dute biharko saioan, arratsaldeari ikutu goxo bat emanez.

Horrez gain, zaharren egoitza batean egiten duten Zeledonen jaitsiera berezi bat ikusteko aukera izango da.

Guztia, gertutik eta zuzenean, arratsaldeko 17:30tik aurrera, ''Euskadi Directo'' berezian.