Itxi

Aurrerapena (15. atala)

Bateratze garaia oso gogorra dator, gaur, 'El Conquistador del Caribe'n

EiTB

Leer en Castellano

Gaurko atalean, lehiakideen bizilekua zein gogorra den ikusteaz gainera, horien arteko hainbat liskar ikusiko ditugu.

Gaur hasiko da bateratze garaia "El Conquistador del Caribe" saioan. Etapa hau oso gogorra izango dela aurreikusiko dugu, bai bizirauteko baldintzengatik, baita lehiakideen arteko lehia eta liskarrengatik ere.

Bat-egite fasera iristea lortu duten 13 lehiakideen poza laster desagertuko da, aurrean duten erronka zaila eta gogorra izango baita. Hasieran aurpegi alaiak nagusi badira ere, laster konturatuko dira abentura honetako unerik zailenak etortzeko daudela oraindik. Arrazoi osoa dute, gainera.

Bat egin ondoren, Punta Gallinas izeneko lurraldean biziko dira lehiakideak, Hego Amerikan iparren dagoen puntuan. Leku latz horretan, zuhaitzez betetako basoak basamortu bihurtu dira, eta wayuu herriak soilik lortu du han bizirautea. Herri hori da Kolonbiako La Guajira inguruko hondar eta itsaso urdinaren jaun eta jabe.

Lurraren eta klimaren gogortasunari, lehiakideen banakako lehia gehitu behar zaio. Kapitainik gabe, elkarri begira ibiliko dira denak, bakoitzaren aukerak eta indarrak zeintzuk diren jakin nahian. Baina bakarka aritu beharreko lehen jokoak zalantzak argitzen lagunduko du.

Gorputzez zein buruz asko eskatzen duen jokoa gainditu beharko dute kanpaleku berrira joan aurretik. Bi aukera izango dituzte: dituzten gauza apurrak galdu eta azkarrago jokatzea edota polikiago joan eta euren gauzei eustea. Zer egingo ote du bakoitzak?

"El Conquistador del Caribe" astelehenero izaten da ikusgai, 22:15 aldera, eitb.eus-en eta ETB2n. Aurreko atalak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude eskuragarri.

Informazio gehiago (2)