Igande honetan
Jose Mª Korta, Francisco Casanova eta Manuel Indianori omenaldia ETBn
EITB
Hamar urte dira ETAk hil zituenetik eta haien omenez, Euskal Telebistak terrorismoaren hiru biktima hauen erretratua osatu du, haien pertsona gertuenen oroitzapenen laguntzaz.
Igande honetan, Euskal Telebistak "Erretratuak- Retratos" dokumental sortaren bigarren atala eskainiko du. ETAk Euskadi eta Nafarroan 2000. urtean egindako atentatuetako biktimak dakartza gogora dokumental sorta honek. Horretarako, eurengandik hurbil zeuden pertsonen lekukotasunak eta kontakizunak bilduko ditu. Igandean eskainiko den atalak, Jose Mª Korta, Francisco Casanova eta Manuel Indiano erretratatzen ditu, ETAk 2000. urteko abuztuan burututako hiru atentatuetan hil zirenak, alegia.
Dokumentalak biktimen alargun, lagun eta lankideen testigantza zuzena izan du. Haien bizipen eta pasadizoen bidez biktimen erretratua egin dute, soslai pertsonal eta pribatuena erakutsiz eta beren eguneroko bizitza gogoratuz.
Bigarren atalaren protagonistak
Igande honetan, abuztuak 8, hamar urte betetzen dira ETAk Jose Mª Korta hil zuenetik eta horernbestez, "Erretratuak – Retratos" saioak enpresari euskaldunari omenaldia egin nahi izan dio. Kandido Korta anaiaren, eta Bittor Zubizarreta, Joxe Alberdi y Joxe Atxega lagunen testigantzak izango dira entzungai. Atxegak komentatzen zuen moduan, hirurek Kortarekin batera "La Vieja guardia" deritzona osatzen zuten. Enpresa munduan elkarrekin hamaika lan egindakoak ziren eta besteak beste, mendira joateko, palan jokatzeko edo bizikletan tontorrez tontor ibilitzeko ohitura zuten.
Francisco Casanova, abuztuak 9an hil zuten, Jose Mª Korta hil eta ondorengo egunean. Dokumentalak bere erretratua osatzeko haren Castejoneko lagunen testigantzak jaso ditu, bere jatorrizko herriko lagunenak. Gaztea zela utzi zuen herria baina askotan itzultzen zen haren lagun eta auzokideekin egotera. Atzera begira, Franciscoren abesteko zaletasuna gogoratzen zuten, bere gitarra jotzeko modua eta bere nortasun irekia. Denek bat egiten dute horretan, Javier Sanzek, Juan Marquések, José Manuel Manriquek eta Mari Carmen Manriquek.
Dokumentala Manuel Indiano hirugarren biktimarekin amaitzen da, abuztuak 29an erahila. Bere alargunak, Encarnación Carrillok eta bere lagunek, Pedro Abad, Belén Ingelmo eta Manoli Mendozak, ikus-entzuleekin konpartituko dituzte haien oroitzapenak, Manuel Indiano, zen moduan erretratatzeko helburuarekin. Haren adopzio herria izan zen Zumarragatik, Manuelen lagun eta senideek zinegotziarekin pasa zituzten momentuak gogoratuko dituzte.
Dokumental saila
"Erretratuak – Retratos", ETBko lankidetzarekin burututako terrorismoaren biktimen omenezko dokumental sorta da. ETAk 2000. urtean egindako atentatuen biktimak izandakoei zuzedutako lana da.
Dokumental sail honek pertsona azpimarratzen du beste edozeren gainetik, euren eguneroko bizipen eta bizitzan egindako bidea nabarmenduz. Helburu honekin eta 30 minututan, dokumentalak terrorismoaren biktimen erretratu bisuala egiten du. Euren herrien barrena bidaiatuz, argazki bilduma pertsonalak erakutsiz eta lekukoen gertuko laguntzarekin. Kasu guztietan, begirada berri batek erakutsiko ditu protagonistak, produkzio irudi berriekin eta artxibo irudirik erabili gabe.
"Erretratuak – Retratos" igande honetan emitituko da 21:00etatik aurrera ETB-1en eta 22:10ean ETB-2n, "Gaur Egun" eta "Teleberria" albistegien ondoren.