Kargatzen...
Itxi

22:30ean

'Camino a la perdición' pelikula, gaur gauean, 'La Noche de...' saioan

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Paul Newman eta Tom Hanks protagonista duen drama gogor bezain ederra emango du ETB2k.

Paul Newmanen azken aktore lanaz gozatzeko parada izango dugu, gaur gauean, 'La Noche de…' saioan: Camino a la perdición. Tom Hanks protagonista nagusiarekin eta Paul Newmanekin batera, Jennifer Jason Leigh, Jude Law, Stanley Tucci eta Daniel Craig ditugu bertan ikusgai bigarren mailako aktore lanetan. Istorio gogorra kontatzen duen arren, irudi ederrez betetako filma da. Hain zuzen ere, argazki onenaren Oscar saria irabazi zuen.

Ohi denez, emanaldiaren aurretik zinema munduko hainbat kontu eta bitxikeria ekarriko dizkigu Felix Linaresek. Esate baterako, Dwayne Johnson aktorea izango dute hizpide, 45 urte betetzen dituelako eta Los vigilantes de la playa filma estreinatzear duelako.

Zinema munduko platoetan izan diren heriotza ilunen errepasoa ere egingo dute, eta hiru urteurren gogoratuko dituzte; tartean, Leticia Ortizen heriotza tragikoaren urteurrena.

'La Noche de…' asteartero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

trong>

Informazio gehiago (1)