Itxi

Aurrerapena (17. atala)

Taroako dunetan ahulenak agerian geratuko dira, gaur, 'El Conquistador'en

EiTB

Leer en Castellano

Gaurko atalean, orain arteko jokorik fisiko eta gogorrenetako bat ikusiko dugu, batez ere lehiakide gehienen indarra amaitzen ari delako.

Taroako duna zoragarriak izango dira "El Conquistador del Caribe" saioaren jokalekua gaurko atalean. Han jokatuko dute lehiakideek orain arteko immunitate-jokorik fisiko eta gogorrenetako bat; izan ere, indarrak ahitzen ari zaizkie horietako askori.

Taroako dunak (Guajira, Kolonbia) zoragarriak dira bisitan joateko, baina ETB2ko abenturan aurrera jarraitzen duten hamar lehiakideentzat infernu bilakatuko dira, hango aldapetan gora eta behera neurtu beharko baitituzte geratzen zaizkien indar apurrak.

Astea izendapenik gabe eta lasai igaro nahi duenak immunitate-joko hau derrigor irabazi beharra dauka. Horretarako, itsasotik ura atera beharko dute, aldapan gora igo eta goian aurkituko dituzten katiluak bete beharko dituzte. Jokoa oso gogorra egingo zaie, are gehiago eguzki-galdatan arituko direlako eta zutik egotea zaila egiten duen haizea ibiliko delako.

"El Conquistador del Caribe"ren finala gertu ikusten dute guztiek, eta badakite zer dagoen jokoan. Gainera, lehiakideetako batzuk garaipena behar-beharrezkoa dute immunitate-jokoan, gainerakoek begiz jota dituztelako eta duelura joateko aukera handiagoak dituztelako.

"El Conquistador del Caribe" astelehenero izaten da ikusgai, 22:15 aldera, eitb.eus-en eta ETB2n. Aurreko atalak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude eskuragarri.

 

Informazio gehiago (2)