20:00etan
'Historias a Bocados' saioaren bigarren atala, gaur, ETB2n
EiTB
Ander Gonzalezek Mendaro aldera egingo du gaur, 20:00etan, txango kulinario berri batean.
ETB2k Ander Gonzalezen 'Historias a Bocados' saio berriaren bigarren atala emango du gaur. Programa bakoitzean herri ezberdin batera gerturatuko da sukaldaria bertako biztanleak ezagutzeko, sukaldearekin lotutako istorioak entzuteko eta produktu tipikoak dastatzeko. Txefaren gastronomia-osterak larunbat eta igandeetan izango dira ikusgai 20:00etatik aurrera.
Ander Gonzalezek Mendaro aldera egingo du gaur, txango kulinario berri batean. Hasteko, Landa sendiaren istorio gastronomikoak bilduko ditu. Asier eta Juan Andres anaiek Landa Erretegiaren inguruan sortutako ehiza, arrantza eta uzta bitxikeriak kontatuko dituzte. Haien istorioekin aspertzerik ez da! Gainera, sukaldariak etxeko amamaren eskutik garai bateko esne-torrada postre tradizionala probatzeko parada izango du.
Ondoren, 'Historias a Bocados' saioan Arana Baserriko Abel hartuko dute protagonista. Baserritarrak etxaldeko eguneroko lan gogorren inguruan berba egingo du. Behiak eta ardiak zaintzen ditu Abelek, eta bere lurren inguruan bizi diren basurdeekin nola moldatzen den azalduko du. Arana baserriko ezkaratzean egindako eltzekoek usaina eta gustu berezia dute; Ander Gonzalezek dastatuko duen babarrun lapikokoak bezala.
Bukatzeko, Mendaron aski ezaguna den txokolate gozogintzaz arituko dira. Maria da egun Mendaroko txokolate lantegiaren jabea; XIX mendearen hasieran arbasoek sortutako fabrikaren ibilbideaz mintzatuko da. Gainera, gaur egun bertako langile den Anak 1850. urteko errota zaharrarekin txokolatea nola egiten duen argituko du.