20:00etan
Orozko bisitatuko du, gaur, 'Historias a Bocados' saioak
A.E.|EiTB
Ander Gonzalezek sukaldaritzarekin zerikusia duten istorioen berri jasoko du herriko bizilagunekin hitz eginda.
'Historias a Bocados' saioan Ander Gonzalez sukaldariak euskal herriak bisitatuko ditu bertako sukaldaritzarekin zerikusia duten istorioen berri jasotzeko, herriko bizilagunekin hitz eginda. Gaur, Orozkon izango da, hain zuzen ere.
Hasteko, herrian hain ezagunak diren garrafa edo txanbilak ezagutuko ditugu. Eskuz eginak dira eta izotz-edariak egiteko baliatzen dituzte. Juanjorekin egongo da sukaldaria txanbil hauen nondik norakoak eta bere familiarekin duten lotura jakiteko.
Gervasiorekin ere topo egingo du Ander Gonzalezek, eta estu eta larri ibiliko da animalien beldur baita. Izan ere, Gervasiok ahuntzak ditu, Azpigorri arrazakoak.
Txitxiburduntxia, orobat, Orozkok gordetzen duen ohitura da. Basaratustea inauteri aurreko igandeko usadioan zerriaren zati desberdinak jan eta prestatzeko moduari deitzen zaio. Felixek Anderri Bizkaiko alderdi honetan oraindik zerria gurtzen dutela kontatuko dio. Horrez gain, sutan erretako hirugiharra ere jango dute.
Ogirik gabe ez dago ez euskal janaririk ez sukaldaritzarik. Aida okin gazteak Izar okindegia kudeatzen du. Ogi artisaua da, abangoardiakoa, eta Anderrek ogia egiteko aukera izango du Aidak bere istorioak kontatzen dizkion bitartean.
'Historias a Bocados de Orozko' gaur dago ikusgai, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.