Aurrerapena (18. atala)
Hirukoteak izango dira protagonistak, gaurko 'El Conquistador del Caribe'n
EiTB
Immuneak hiru izango dira eta nominatuek edizioko duelu zorrotzenetariko bat gainditzea izango dute helburu: basamortuko dunetan lurperatuta.
'El Conquitador del Caribe' saioan aurrera jarraitzen duten 9 lagunak indar gabe geratzen ari dira, aurreko asteetan egindako ahaleginen eta janari ezaren ondorioz.
Immunitate-jokoak hiru hirukote sortzera behartuko ditu lehiakideak. Iñakik pisuaren arabera egitea proposatuko du, baina Kemenek, Aiskanderrek eta Aitorrek elkarrekin lehiatzea erabakiko dute. Mangladian zehar, banderatxoak hartu beharko dituzte hirukoteek, eta Karibe itsasoko ur-lasterrei aurre egin.
Aurreneko hirurek immunitatea eskuratu eta aurrerapausoa emango dute gero eta gertuago dagoen final handiari begira. Galtzaileek, bestalde, batzar gogorrari egin beharko diote aurre eta nominatuek edizioko duelu zorrotzenetariko bat gainditzea izango dute helburu: basamortuko dunetan lurperatuta.
"El Conquistador del Caribe" astelehenero izaten da ikusgai, 22:15 aldera, eitb.eus-en eta ETB2n. Aurreko atalak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude eskuragarri.