Itxi

Zinez, 22:15ean

'Basaloreak' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en

Leer en Castellano

Fikziozko dokumental honen zuzendaria Mikel Ardanaz da, eta Lucrecia Paco du protagonista.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Telebistako lehenengo kateak Basaloreak (Flores silvestres) filma eskainiko du, gaur gauean, 'Zinez' saioaren baitan. Fikziozko dokumental honen zuzendaria Mikel Ardanaz da, eta Lucrecia Paco du protagonista.

Okellele izeneko mozambiketar gazte bat hiesa duen bere amaren bizitza salbatzen ahaleginduko da antzerkia baliatuz, herrialdeko kultur adierazpenik arrakastatsuena. Bizitzan zailtasunak izan arren, Afrikako herritarrek ilusioari eusteko gai direla erakutsi nahi du filmak.

Basaloreak gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en.

Bideoak (1)