Audientzia
297.000 ikus-entzulek bat egin zuten asteleheneko 'El Conquis' saioarekin
EITB
'Atrápame Si Puedes' lehiaketa, gainera, bere ordu-tartean audientzia buru izan zen, % 15,9ko kuotarekin eta 154.000 ikus-entzulerekin.
'El Conquistador del Caribe' realityak asteleheneko saio ikusienen artean jarraitzen du tinko. Aste honetan, % 15,9ko audientzia-zatia eta 297.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu Euskadin eta eragin eremuan.
Final handia geroz eta gertuago dute abenturako lehiakideek. Azken atalean, Kemen gaztea kanporatu dute dueluan, Carolek eta mayayoek immunitatea irabazi duten bitartean.
Julian Iantzik aurkeztuta, datu onak izan ditu saioak denboraldian zehar: % 16,4ko audientzia-zatia eta 320.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, batez beste.
'Atrápame Si Puedes', bere ordu-tartean nagusi
Bestalde, 'Atrápame Si Puedes' lehiaketa bere ordu-tartean audientzia buru izan zen astelehenean, % 15,8ko kuota eta 145.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortuz. Patxi Alonsok gidatzen duen saioaren denboraldiko batez besteko datuak % 13,3ko kuota eta 143.000 ikus-entzule dira.
Gainera, asteburuetan ematen hasi den lehiaketaren edizio berriak ere oso emaitza onak lortu ditu. % 12,2ko kuota eta 95.000 ikus-entzule izan zituen aurreko asteburuan.