Zilarrezko Antenak
Africa Baeta, Felix Linares eta 'El Conquistador' saritu dituzte
A.E. | EiTB
Irrati eta Telebistako Profesionalen Kultur Elkarteak Zilarrezko Antena bana eman die Bilboko Carlton Hotelean.
Africa Baeta 'Teleberri' albistegiko aurkezlea, Felix Linares EiTBko irrati eta telebistako kazetaria eta ETB2ko 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa Zilarrezko Antena sariarekin nabarmendu ditu Irrati eta Telebistako Profesionalen Kultur Elkarteak.
Africa Baetak telebistako kazetari onenaren saria jaso du, eta 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioak, telebistako saio onenarena. Bestalde, Felix Linaresen ibilbide osoa nabarmendu dute.
Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Kultur Elkarteak eman dituen sarien lehen edizio honetan, hauek ere saritu dituzte: Bainet Taldea ekoiztetxea, El Consorcio, The Groovies, Bilboko Aste Nagusia, 'Oye cómo va, con Fede Merino' irratsaioa, Iñigo Markinez, Joseba Solozabal, Jose Antonio Cayon eta Txetxu Ugalde aurten hildako kazetaria.
Sariak emateko ekitaldia astelehen honetan egin dute, Bilboko Carlton hotelean.