Itxi

Istorio gastronomikoak

Arraia-Maeztu Ander Gonzalezen helmuga, gaur, 'Historias a Bocados'en

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Bertako bizilagunen gastronomia kutsuko istorioak bilduko ditu 20:00etatik aurrera.

Historias a bocados

'Historias a Bocados' saioan, gaur, Kanpezuko koadrilako Arraia-Maeztu herrian izango da Ander Gonzalez bertako bizilagunen gastronomia kutsuko istorioak biltzeko.

Besteak beste, Raul abeltzainarekin egongo da: Euskal Herriko Mendiko Zaldia arraza autoktonoko zaldiak hazten ditu Raulek, agiri ofizial ekologikoa duten zaldi hauen okela saltzeko.

Bertan egiten eta ustiatzen duten eztiaren berri, halaber, Antonio eta Nerea osaba-ilobak emango diote. Anderrek jantzi berezia jarriko du soinean ezti hori egiten duten erleen artean sartzeko.

Valentinek, berriz, patata ereiten du. Gutxi dira Kanpezun patata ereiten dutenak eta Valentin horietako bat da. Ze patata motarekin lan egiten duen erakutsiko dio Anderri; Monalisa eta Agria patata klaseez ariko da, besteak beste.

Berebat, Josefina eta Amalia 92 eta 94 urteko emakumeek sukaldearekin zerikusia duten kontuak ekarriko dizkiote Anderri. Javik, Amaliaren semeak, emakume hauek bizi izan duten guztia kontatuko dio. Solasaldia babarrun eltzearen inguruan egingo dute.

'Historias a Bocados' 20:00etan izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n.

Informazio gehiago (1)