Audientzia
'El Conquistador del Caribe', bere ordu-tartean nagusi
EITB
Final handiaren aurreko atalak %17,2ko audientzia-zatia eta 318.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.
'El Conquistador del Caribe' saioaren final handiaren aurreko atala bere ordu-tartean nagusi izan zen astelehen gauean %17,2ko audientzia-zatiarekin. Halaber, 318.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Abenturako atalik hunkigarrienean, Iñaki eta Alex datorren astean jokatuko den seiko finaletik kanpo geratu ziren.
'El Conquistador del Caribe' denboraldi bikaina izaten ari da: orain arte, batez beste, %16,4ko kuota eta 319.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan ditu Euskadin eta eragin eremuan.
Interneten, milaka erabiltzaileek bat egin zuten saioren webgunearen edukiekin. Twitterren, #conquis19 etiketa joera izan zen Estatu mailan, aurtengo edizioko atal guztietan bezala. Gainera, saioaren twiterreko kontu ofizialak 110.000 inprimatze izan zituen. Facebooken, 70.000 erabiltzailek ikusi zituzten saioaren edukiak, aurtengo edizioan sare sozial honetan lortutako erabiltzaile kopururik altuena.
ETB2ko saioaren arrakastaren adierazgarri ditugu astelehen honetan Cadena 100 irratiak eman dion Número 1 saria eta datorren astean Irrati eta Telebistako Profesionalen Kultur Elkarteak emango dion telebista saio onenaren Zilarrezko Antena saria.
>