Lehiakide gogokoena
Isma da ikus-entzuleek gogokoen duten lehiakidea
I.A. | EiTB.EUS
Igorrekoak jaso ditu saioko jarraitzaileen boto gehien. Alex izan da bigarrena, Aitor hirugarrena; Iñaki gelditu da laugarren postuan, Kemen bostgarrenean eta Gorrotxa seigarren.
Isma, Igorreko zunba irakaslea, izan da, "El Conquistador del Caribe" saioko lehiakideen artean, ikus-entzuleek gogokoen izan dutena. Seguruenik botazioetan zerikusi handia izan du une txarrenetan ere izan duen animoak, umore onak eta irabazi dituen bost dueluak, Gotzon Mantulizen marka berdinduz.
3.000 euroko diru-saria eta Eroski Bidaiak etxeak emandako bidaia bat irabazi ditu Igorrekoak eta argi dauka norekin joango den bidaian: bere neska Iraiarekin, Izetarekin eta haren neskarekin eta La Kaxerrekin.
Abentura hasi zen unean bertan antzematen zen Arratiako mutilak momentu polit asko emango zituela, izan ere bera zen talde gorriko gatza eta piperra. Gogora dezagun Kolonbiarako hegaldian egin zuen bideo dibertigarri hau.
Ondoren, abentura hasita, primeran pasatu arazi zien bere taldekideei eta etxekoei une askotan. Gogoratzen duzue Fikerrek lagunduta egin zuen Guns N'Roses emanaldia?
Isma beste taldeetako kideekin ere gogoratzen zen. Behin, kanpaleku aberatsera hurrengo etorriko zirenei zuzendutako idatzi "anonimo" bat utzi zuen.
Igorreko mutila, zunbako irakaslea izateaz gainera, aktorea eta hainbat ekitalditako aurkezlea izan ohi da eta argi utzi zuen Julian Iantziren ondorengoa izan daitekela. Horrez gainera, ba al dakizue Igorreko jaietako pregoilaria ere izango dela?
Azkenik, botoa eman duten guztien artean Ascent 33 de Ternua motxila bat zozkatu dugu. Irabazea Dicastilloko Oihane Azcona Oses izan da. Zorionak!