20:00ean
Ander Gonzalez Murgian izango da, gaur, 'Historias a Bocados' saioan
EITB
Murgiako auzokideen gastronomiarekin lotutako istorioak ezagutuko ditu sukaldariak.
Ander Gonzalezek Murgia bisitatuko du gaur 'Historias a Bocados' saioan, Bilbo eta Gasteiz arteko bide erdian dagoen Arabako herria. Bertako auzokideek gastronomiarekin lotutako istorioak kontatuko dizkiote sukaldariari.
Lehenengo protagonista Oscar Velez Murgia jatetxeko jabea izango da. Bere platerik bereziena probatzeko emango dio: zezen buztana. Bestalde, bere pasioa zaldiak direla azalduko du eta zaldi-heziketaren gaineko hainbat gauza erakutsiko dizkio.
Horrez gain, Guillermo Negueruela Zallako ferratzaile ibiltaria ezagutuko dute; Anderrek, bizitzan lehen aldiz ikusiko du ferrak zaldiari nola jartzen dizkioten.
Blanca Antoñanak garbitzaile moduan lan egiten zuen, sukaldaritza ikastea erabaki zuen arte. Orain, ikasitakoa irakasten du eskolan, eta Ander berarekin eta bere ikasle gazteekin batera arituko da sukaldean.
Bestalde, Oscar Murgia animali trebatzailea eta haren teknika "iraultzaileak" ezagutuko ditu Anderrek. Txakurrekin erakustaldi berezia egingo du, eta txakurrak artaldeekin ez ezik, ahate eta mufloi taldeekin ere trebatzen dituela azalduko dio.
Amaitzeko, Dersu Arbosa mekanikariarekin izango da. Bere denbora librean ebanista lanak egiten ditu: sukalderako tresnak, altzariak, erliebeak eta egurrez egin daitekeen edozer gauza sortzeko gai da. Sukaldean ere oso trebea da, eta bere amamak erakutsi zion errezeta berezia prestatuko dio Anderri: paella txingarretan.
'Historias a Bocados' gaur emitituko da, 20:00etatik aurrera, ETB2n.