9. edizioa
EiTBk FesTVal 2017 jaialdiaren aurkezpenean parte hartu du Madrilen
A.E. | EiTB
Ostegun iluntzean egin zen ekitaldia, Puerta de América hotelean.
Aurtengo FesTVal jaialdiaren aurkezpena egin da ostegun iluntzean Madrilen, Silken Puerta de América hotelean. Bertan, irailaren 5etik 10era Gasteizen egingo den telebista jaialdiaren 9. edizioaren nondik norakoen berri eman du Joseba Fiestras zuzendariak. Halaber, aurtengo irudia eta kartela ikusteko aukera izan dute bertan bildutakoek. Madrilen jaio baina Gasteizen bizi den Mintxo Cemillan artistak egin du.
200 bat gonbidatu bildu dira bertan, hauek tartean: Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia, Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Cristina Gonzalez Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko diputatua, eta Nerea Melgosa Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia.