Arrakasta interneten
'Siri' ahotsari buruzko 'Ahora' saioko erreportajea birala egin da
Apple gailuei ahotsa jarri dien neskari, Iratxe Gomez Cuenca arabarrari, egindako elkarrizketak 100.000 ikustalditik gora izan ditu eitb.eus-en bi egunetan eta Facebook eta WhatsAppen bolo-bolo dabil.
Adela Gonzalezek ETB2n aurkezten duen "Ahora" saioak elkarrizketa egin dio aste honetan Apple gailuetako laguntzaileari, "Siri"-ri, ahotsa jartzen dion emakumeari, eta biral bilakatu da: bi egunetan, 100.000 ikustaldi izan ditu, eta minutuak igaro ahala, gero eta gehiago dira.
Iratxe Gomez Cuenca arabarra da Siri laguntzaileari gaztelaniaz ahotsa jartzen dion pertsona. Adela Gonzalezek ETB2n aurkezten duen "Ahora" saioak ekainaren 14an egin zion elkarrizketa eta grabazio prozesua nolakoa izan zen azaldu zuen bertan, baita lan horretan gertatu ziren hainbat anekdota bitxi ere.
ETBko emisioaren ondoren, "Ahora" saioak eitb.eus-en duen atarian argitaratu zen bideoa, eta minutu gutxitan hasi zen jendea zabaltzen, bereziki Facebook eta WhatsApp sareen bidez.
Bi egunetan, 100.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu. Horietako % 75 Facebooketik datoz, % 17 trafiko zuzena da (gehienbat WhatsApp bidez zabaldutakoa) eta EiTBko webgunera zuzenean sartzen direnak.
Facebooken 25.000 partekatze izan ditu, eta ikustaldi kopurua etengabe egiten ari da gora. Horrez gainera, Euskal Herritik kanpoko hedabide batzuek, La Vanguardia eta ABC egunkariek esaterako, elkarrizketaren berri jaso dute.