19:30ean
'Dale Una Vuelta' lehiaketa estreinatuko du gaur ETB2k
Andoni Agirregomezkortak aurkezten duen saioan, hiru bikote lehiatuko dira arratsaldero 1.000 euroko saria lortzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur arratsaldean, Euskal Telebistak 'Dale Una Vuelta' lehiaketa berria estreinatuko du. Andoni Agirregomezkorta antzezle eta aurkezlea izango du gidari ETB2ko saio berriak.
On Time eta Pausoka ekoiztetxeen artean ekoitzitako saioak bi helburu nagusi ditu; batetik, ondo pasatzea, eta, bestetik, diru kopuru polit bat etxera eramatea. Programak atal ugari izango ditu, tartean, galdera dibertigarriak, joko lotsagabeak, osatu beharreko panelak, eta, bukatzeko, adrenalinak gora egiteko, azken proba. Andoni Agirregomezkortaren eskutik datorren saio barrabasa astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, 19:30ean. Atal bakoitzean hiru bikote arituko dira nor baino nor gehiago eguneko diru saria irabazteko.
Parte-hartzaileek zein ikus-entzuleek une apartak biziko dituzte jolas alai eta bizkorren eskutik. Lehiakideek ezagutza, sena eta odol hotza beharko dituzte probak gainditzeko, eta bikoteka hartuko dute parte 'Dale Una Vuelta' lehiaketak proposatuko dizkieten erronketan. Atal bakoitzean 1.000 euro jarriko dituzte jokoan, eta inork irabazi ezean, zakuan gordeko dira. Gainera, hiru taldeetatik bik hurrengo saiora itzultzeko aukera izango dute.
ETB2ko 'Dale Una Vuelta' saioan parte hartzeko, daleunavuelta@eitb.eus helbidera idatzi edo 943 011 670 telefonora deitu behar da, izena emateko.
Andoni Agirregozmezkortak gidatuko duen programa arratsaldero izango da ikusgai, 'Ahora' saioaren aurretik, 19:30 aldera.
, 19:30 aldera.