Itxi

20:15ean

Mundakan izango da, arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioa

EITB

Ander Gonzalezek bertako biztanleen istorioak ezagutuko ditu, gastronomiarekin lotuta.

'Historias a Bocados' saioa Mundakan izango da gaur, ekainak 25, eta Ander Gonzalez sukaldariak bertako gastronomia ezagutuko du, auzokideen eskutik.

Anderrek ezagutuko duen lehen mundakarra Maiteder izango da. Itsaski-biltzailea da eta Ander ahozabalik utziko du hondartzan ikusi eta harrapatu dezakeena erakutsiz. Maitederren aita Juan  jubilatuta dagoen  arrantzalea da eta itsasoan bizitako  mila istorioak kontatuko ditu txirlekin egindako arroz plater baten aurrean.

Bestalde, herriko koktelik ezagunenak prestatzen dituen Talako Txiringituak kioskoa kudeatzen duen Urbelin ezagutuko du Anderrek. Elkarrekin, Bloody Marie bat hartuko dute eta Urbelinek bere bizitza harrigarria kontatuko dio sukaldariari.

Ondoren, itsasoarekin lotuta dagoen kostako herri batean, lurretik ere bizi daitekeela ikasiko du Anderrek, Bingenen eskutik. Piperminak eta baratzeko beste produktu batzuk ekoizten ditu, denak zigilu ekologikoarekin.

Horrez gain, urtero Inauterietan parte hartzen duten Pedro eta Itxaso ezagutuko ditu,  eta beraiekin, data horietan prestatzen diren tostada ezagunak jango ditu.

Mundaka utzi aurretik, Guillermo Lekunberrirekin izango da, bizi osoa surfa egiten igaro duen auzokidea, eta bere bidez  jakingo du Anderrek, zergatik den hain ospetsua Mundakako ezkerreko olatua.

'Historias a Bocados'  gaur eskainiko dute, 20:15etik aurrera, eitb.eus-ek eta ETB2k.

ETB2k.