22:30ean
'La Noche De... Orgullo', gaur gauean, ETB2n
A.E. | EiTB
Horrez gain, Wonder Woman filmeko protagonista aurkeztuko dute Felix Linaresek aurkezten duen saioan.
Gaur gauean, 'La Noche De...' saioak Orgullo (Pride) komedia dramatikoa estreinatuko du telebistan. Benetako gertakizunetan oinarritutako filmak 1980ko hamarkadan Londresko gay ekintzaileen eta Galesko meatzarien arteko itun berezia kontatzen du.
Horrez gain, ¿Quién es esa chica? atalean Gal Gadot Wonder Woman filmeko protagonista aurkeztuko dute. Halaber, La Linea caliente tartean, Javier Clemente, Martin (Iker Casillasen semea) eta Pedro Sanchez Hollywoodeko fimen batean parte hartu duten aztertuko dute. Azkenik, Felix Linaresek aurkezten duen saioko C.S.I.: Hollywood-en, orain 50 urte Jayne Mansfielden heriotza eragin zuen istripuaz arituko dira.
'La Noche De...' 22:30ean izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.
strong>-en.