22:15ean
'Tres mentiras' filma, gaur gauean, ETB2n
Ana Murugarren nafar zinemagilea da thriller sozial honen zuzendaria, eta pelikulak frankismoko ume lapurtuen auzia islatzea du helburu.
ETB2k Tres mentiras filma eskainiko du gaur, uztailak 1. Ana Murugarren nafar zinemagilea da thriller sozial honen zuzendaria, eta pelikulak frankismoko ume lapurtuen auzia islatzea du helburu.
Bilbon 70eko hamarkadan, frankismo garaiaren azken aldian, gertatutako istorio batean oinarrituta dago filma, eta emakumeen aurkako erasoak ditu hizpide, batik bat emakume ezkongabeek Elizaren aldetik jasotzen zituzten eskubide urraketak. Nora Navas, Mikel Losada, Lander Otaola, Marta Castellote, Azucena Trincado, Olatz Gamboa eta Carmen San Esteban ditu protagonista.
Pelikulak Violeta (Nora Navas) du ardatz, hainbat ume non dauden ikertzen duen emakumea. 70eko hamarkadan, Franco agintean zegoela, ehunka emakume umeduni haurrak kendu zizkieten, indarrez, gero beste familia batzuei saldu edo emateko.
Tres mentiras filma gaur gauean izango da ikusgai ETB2n, 22:15ean.