20:15ean
Lekeitiarren bitxikeriak, gaur arratsaldean, 'Historias a bocados' saioan
Ardiak, antxoak, jatetxeak, errezetak eta hainbat pasadizo 20:15etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.
Gaur, uztailak 2, Lekeitio eta lekeitiarrak izango dira protagonista nagusi Euskal Telebistako 'Historias a bocados' programan. 20:15etik aurrera, Ander Gonzalez sukaldari eta aurkezleak hurbilagotik ezagutuko ditu bertako ohiturak eta gastronomia.
Ipar Arrinda izango da igandeko protagonistetako bat. Artile moztailea profesionala da bera; Zeelanda Berriko metodoa erabiltzen du, ardiak solte daudela artilea pieza baten kentzen die. Ander Gonzalezek lana nola egiten duen ikasiko du, eta, ondoren, mami edo gatzatu ederra dastatzeko aukera izango dute biek.
Egaña jatetxeak eskaintzen dituen jakiak ere ederrak dira oso. Tradizio handiko jatetxea berau, Mari Cruzen esku egon da azken hamarkadetan. Iraunkortasun, neke eta aitzindaritzaren adibidea da. Jatetxeko sukaldean zer-nolako platerak prestatzen dituzten jakin nahiko du aurkezleak.
Bestalde, antxoaren kontserban aditua den Jone izango dute solaskide. Lekeitioko portuan, antxoa gatz uretan nola jartzen den ikasiko du Ander Gonzalez sukaldariak. Bitartean, Jonek bere ibilbide profesionaleko pasarteak kontatuko dizkio.
Portuan bertan dagoen Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea basilika mugarri garrantzitsua da Bizkaiko Gotiko berantiarraren barruan. Bertako apaiza da Kepa, eta Ander Gonzalezi ohitura bitxi baten berri emango dio. Lekeitioko haurrek gomazko gozoki tipikoak itsasten dizkiote mingainean Mingorri izeneko deabru itxurako irudiari. Herriko gozotegietan egiten dira gozo hauek; Santi gozotegian, besteak beste. 1951. urtean sortu zuen Santi Loizatek. 1978an Santiren seme nagusia, Iñaki, gozotegiaren kargu egiten hasi zen, eta 2000. urtean lantaldera batu ziren Iñaki eta Jon semeak.
emeak.