Audientzia
Martinez de Irujori buruzko dokumentalak oihartzun handia izan zuen
EITB
Pilotariaren ibilbidea errepasatu zuen lanak %11,7ko audientzia zatia lortu zuen euskaldunen artean.
Asteazkenean, ETB1en ikusgai izan zen Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza dokumentalak audientzia oihartzun handia izan zuen ikus-entzuleen artean.
Saioak %4,7ko audientzia zatia eskratu zuen, oro har, eta euskaldunen artean %11,7ko kuota bereganatu zituen. Halaber, 146.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Dokumentalak Juan Martinez de Irujoren ibilbidea errepasatu zuen, pilotari iraultzaile eta txapeldun ildoak oinarri hartuta.