Gauerditik aurrera
Udako boxeo emanaldi bereziak, gaurtik aurrera, 'Boxeo Izarrak'en
A.A. | EiTB
Erik Morales, Joe Calzaghe eta Shane Mosley boxeolarien borroka historikoak izango dira ikusgai.
Udako emanaldi bereziei ekingo die 'Boxeo Izarrak' saioak gaur gauean. Erretiroa hartuta dauden hiru boxeolariren borroka historikoak berreskuratuko dituzte: Erik Morales, Joe Calzaghe eta Shane Mosley.
Erik Morales 'El Terrible' izango da lehenengo protagonista. Lau pisu ezberdinetako munduko txapelketak irabazi zituen lehen boxeolari mexikarra izan zen Morales. Jesus Chavez, Manny Pacquiao, Jose Alfaro, P. Cesar Cano eta Danny Garciaren aurkako borrokak ikusiko ditugu.
Joe Calzaghe britainiarra munduko txapeldun izan zen hainbat aldiz super ertain eta erdi astun mailetan. Chris Eubank, Robin Reid, Omar Sheika, Richie Woodhall, M.A. Jimenez, Byron Mitchell, Jess Lacy, Peter Manfredo, Mikkel Kessler eta Roy Jones izango ditu arerio.
Munduko onenen artean egon zen Shane Mosley estatubatuarrari eskainiko dizkiote azken hiru saioak. Floyd Mayweather, Sergio Mora, Manny Pacquiao, Canelo Alvarez eta Ricardo Mayorga izango ditu aurrez aurre.
Gaur gauerditik aurrera izango da ikusgai 'Boxeo Izarrak' saioa, ETB1en.
ng>