Itxi

Gaur, 22:30ean

'La Imagen de Mi Vida'k Athletic eta Realaren garai onenak gogoratuko ditu

EITB

Leer en Castellano

Denboraldiko azken atalak 1980ko hamarkadako lehen urteetara eramango gaitu, garai hartan euskal futbol taldeek lortutako garaipenak gogoratzeko.

Gaurko 'La Imagen de Mi Vida' saioak euskal futbol taldeen koloreak jantziko ditu, Realak eta Athleticek bizitako garairik onenak gogoratzeko. Izan ere, 1980ko hamarkadako lehen urteetan, 1981tik 1984ra bitartean, bi taldeen artean lau liga eta kopa bat irabazi zituzten.

Garai hori gogoratzeko, bost protagonista izango dituzte saioan, horien artean: Jesus Galdona, Realaren jarraitzaile sutsua; Ceci eta Mari Carmen, Athleticeko jarraitzaileak, eta Puri eta Juanito, futbolak banatu baina maitasunak elkartu dituen senar-emazteak. Euren taldeen garaipenak eta orduan sentitutako poz handia gogoratuko dituzte denek, emozioz beterik.

Nork ez du gogoratzen gabarra Bilboko itsasadarrean gora, Bizkaia osoa begira zegoela? Realeko zein jarraitzaile ez da oraindik urduri jartzen Zamorak 1981ean Gijonen sartutako gola ikusita? Hainbat pasadizo ekarriko dituzte gogora bost protagonistek. Jon Gesalaga argazkilaria eta bere taldea argazkietan bildutako oroitzapen horiek berregiten ahaleginduko dira.

'La Imagen de Mi Vida' saioaren azken atala gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

/p>

Informazio gehiago (2)