Itxi

Zinez

'Bamako maitea' filma, gaur gauean, ETB1eko 'Zinez' saioan

Leer en Castellano

Omer Okek eta Txarli Llorentek zuzendutako filma da, eta Djédjé Apali, Esther Vallés eta Gorsy Edu ditu protagonista. Gainera, Pascal Gaigne musikari frantsesak sortutako soinu-banda du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bamako maitea filma eskainiko du ETB1ek gaur gauean, Zinez saioaren baitan. Omer Okek eta Txarli Llorentek zuzendutako filma da, eta Djédjé Apali, Esther Vallés eta Gorsy Edu ditu protagonista. Gainera, Pascal Gaigne musikari frantsesak sortutako soinu-banda du.

Moussa Mendebaldeko Afrikako estatu batekoa da, Burkina Fasokoa. Bertan bizi da gurasoekin, familiarekin eta Fatima emaztearekin. Maliko hiriburuan ezagutu zuen Fatima, Bamakon, eta, hori dela eta, 'Bamako' deitzen dio.

Lurrak ozta-ozta ematen du jateko, eta, gainera, oreka ezegonkor hori hautsi egin da azkenaldian, lehorte luze baten ondorioz. Familiari laguntzeko ardurak bultzatuta, Moussak Europara emigratzea erabaki du.

Bamako maitea filma gaur gauean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en.

Bideoak (1)