Itxi

Goizeko albistegia

Joseba Egibarri elkarrizketa, asteazkeneko 'Egun On Euskadi' saioan

A.H.

EITB

EAJ/PNV alderdiko bozeramalea Euskal Legebiltzarrean, ETAren komunikatuaren aurrean bere alderdiak hartu duen jarrera azalduko du.

Joseba Egibar, EAJ/PNV alderdiko bozeramalea Eusko Legebiltzarrean, asteazkeneko gonbidatua izango da ETB-2ko ''Egun On Euskadi'' albistegian. Egibarrek Aitzol Zubizarreta aurkezlearen galdera guztiak erantzungo ditu Euskadik bizi duen egoera politikoaren inguruan eta EAJk pasadan igandean ETAk egin zuen komunikatuaren aurrean hartu duen jarrera azalduko du.

Horrez gain, Jose Mari Pastor, Aitor Ubarretxena eta Alvaro Martinez solaskideek gaurkotasuneko gairik nabarmenen inguruan arituko dira eta Vanessa Sanchezek bere aldetik, eguneko albisteen kontakizuna egingo du eguraldia eta trafikoaren inguruko informazioari garrantzi berezia emanez.

''Egun On Euskadi'' asteazken honetan emititzen da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n