Itxi

22:10ean

'Spy Game' filma, gaur gauean, ETB2ko 'El Superhit' saioan

eitb.eus

Erredakzioa

Leer en Castellano

Tony Scott da film honen zuzendaria, eta Brad Pitt eta Robert Redford aktore nagusiak. 22:10ean hasiko da espioitzan oinarritutako pelikula.

Euskal Telebistaren bigarren kateak Spy Game filma eskainiko du uztailaren 23an, gauean, 'El Superhit' saioaren baitan. Tony Scott da filmaren zuzendaria, eta Brad Pitt eta Robert Redford dira aktore nagusiak. 22:10ean hasiko da pelikula.

Nathan Muir (Robert Redford) CIAko agente beteranoa da, eta Tom Bishop (Brad Pitt) haren ikaslea. Hainbat urte egon dira batera lanean, baina Tom Elizabeth (Catherine McCormack) izeneko neska batekin maiteminduko da, eta Muirrekin duen harremana hoztu egingo da.

Urte batzuk geroago, espioitza leporatuta, Bishop Txinan atxilotu dutela eta 24 orduko epean hilko dutela esango diote Muirri. Bishop salbatzea arriskutsuegia dela pentsatuko dute CIA agentziakoek, baina Muir ez da ezer egin gabe geratuko eta bere kabuz salbatzen saiatuko da. Hori lortzeko, CIA engainatu beharko du, ez baitu nazioarteko arazo bat sortu nahi.

Spy Game filma gaur izango da ikusgai, 22:10ean, ETB2n.