22:15ean
'Chiloé, Lasterka Munduan' Thailandian izango da gaur gauean
EITB
Zigor Iturrietak Laguna Phuket Marathon lasterketan parte hartuko du oraingo honetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Chiloé Lasterka Munduan' Thailandiara joango da gaur gauean, eta bertan egiten den Laguna Phuket Marathon lasterketan parte hartuko du Zigor Iturrietak.
Bangkoken abiatuko du Zigorrek bidaia, eta hiriko hainbat eraikin ospetsu bisitatuko ditu hasteko: Wat Po tenplua eta errege-jauregia, besteak beste. Gainera, Bangrak kalea, Chinatown auzoa eta Loreen merkatua ezagutuko ditu. Lehen eguna ezin hobeto bukatzeko, Vertigo jatetxe berezian afalduko du.
Bangkok hiriburutik mugitu gabe, Mae Kloog trenaren merkatu famatua ezagutuko du, eta eskorpioi, zizare eta kakalardoak dastatuko ditu Kao San inguruetan. Horrez gain, kokoak jasoko ditu, eta Lunpini parkean entrenamendu gogorra egingo du lasterketa korritu aurretik.
Bangkok hiriburutik Phuket uhartera joango da, eta Laguna Phuket 42 kilometroko maratoian parte hartuko du bertan. Bero handia nagusi dela egin beharko dio aurre Zigorrek erronka gogor horri. Lasterketa amaitu ondoren, arroza abakandoarekin dastatuko du Alvaro de la Dehesa sukaldari famatuarekin. Azkenik, Thalang Road kalean ibiliko da, eta masaje tradizional batekin emango dio amaiera Thailandiako bidaiari.
'Chiloé Lasterka Munduan' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB1en.
B1en.