Itxi

Telesail berria

'La Mirada de la Venganza' minisaila, igandeetan, ETB2n

EITB

Leer en Castellano

Eragindako auto istripu batean, Oliviak senideak galdu zituen. Hamar urte geroago, Frantziako Rivierara itzuliko da mendekua hartzeko asmoz.

ETB2k 'La Mirada de la Venganza' telesail frantsesa eskainiko du datozen hiru igandeetan. TF1 telebista publikoak ekoitzitako zortzi ataleko telesail laburra da, eta igandero eskainiko du Euskal Telebistak, 22:00etan. David Morley zinemagileak zuzenduta, eragindako kotxe istripu batean ama eta neba galdu zituen Olivia (Laetitia Milot) da protagonista.

Olivia istriputik bizirik atera zen ozta-ozta, eta hamar urte geroago, nortasun berriarekin itzuliko da Frantziako Rivierara, senideen heriotzagatik mendekua hartzeko asmoz.

Hilketaren arduradunen bila hasiko da, eta lurralde osoa galbidera daraman mafiarekin egingo du topo: Chevalier klanarekin, hain zuzen. Etienne Chevalierrek irmo zuzentzen ditu familia boteretsuaren kontuak, baina Olivia aztia izango da, eta mafiaren sarean sartzea lortuko du, haien abokatu gisa. Familia barruko gezur eta traizio artean, hilketa misteriotsuaren arrazoiak topatzen ahaleginduko da.

Joko bikoitz arriskutsu horretan, bere mugimenduak arreta handiz zaindu beharko ditu Oliviak. Etsaien bizitza pribatua arakatuko du, bere senideen hilketarekin lotzen dituzten frogak topatzeko.

La Mirada de la Venganza datozen hiru igandeetan izango da ikusgai ETB2n, 22:00etatik aurrera.