21:00etan
Jaien egun handiari errepasoa, gaur gaueko 'Gasteizko Jaiak 2017' saioan
EITB
Ilaski Serranok aurkeztuta, 'Gasteizko Zortzikoa', Andre Maria Zuriari lore eskaintza eta ikurrinaren omenaldiko ikuskizuna eskainiko ditu saioak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gasteizko jaien egun handia ospatuko dute gaur, Andre Maria Zuriaren eguna. Ilaski Serranok, ETB1en eta eitb.eus-en, gaueko 21:00etatik aurrera, egunak eman duen onena eskainiko du 'Gasteizko Jaiak 2017' saio berezian.
Goizean blusa eta neskek Andre Maria Zuriari egiten dioten lore eskaintza nolakoa izan den ikusiko dugu, eta ondoren, egun horretan egoten den euskal dantza eta kantuei erreparatuko die. Segidan, Gasteizko zortzikoa nola dantzatu duten ikusiko dugu, baita udaletxeko Plaza Berrian egiten duten ikurrinaren omenaldiko ikuskizuna ere.
Algara dantza taldearen eskutik, hainbat euskal dantza ikusiko dira, txistu, txirula, trikiti eta gaiten doinuekin. Guztira, 150 dantzaritik gora bilduko da Plaza Berrian, eta denen artean, ikurrina omenduko dute. Egun honetako ekitaldirik jendetsuena izaten da ikurrinaren omenaldi hau, eta ETBk osorik eskainiko du.
'Gasteizko Jaiak 2017' gaur izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
g>