Itxi

Audientzia

Zeledonen jaitsierak % 16,8ko audientzia zatia lortu zuen

EITB

Leer en Castellano

ETB1ek eskainitako 'Gasteiz Kantuan' eta 'Ikurrinari Omenaldia' bereziek ere audientziaren harrera ona izan zuten.

Audientziaren harrera bikaina izan zuen Zeledonen jaitsiera eta Gasteizko jaien hasierako giroa bildu zituen saio bereziak. Zuzeneko emanaldiak % 16,8ko audientzia zatia izan zuen, eta 156.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Pilar Ruiz de Larrea eta Unai Ugarte kazetariek gidatutako emanaldiak Andre Maria Zuriaren plazako giroaren berri eman zuen, bertan bildutako jende ezagunaren testigantzak ere jasoz. Zeledonen jaitsiera izan zen emanaldi osoan unerik arrakastatsuena, eta bere ordu tartean nagusi izan zen % 25,3ko audientzia zatiarekin.

Bereziak, ETB1en

Bestalde, ETB1ek ostiral eta larunbat gauean jaien inguruan eskainitako saio bereziek ere audientziaren ikusmina piztu zuten.

Ostiraleko 'Gasteiz Kantuan' emanaldiak % 5,3ko audientzia zatia eta euskaldunen % 7,5eko kuota lortu zituen. Audientzia metatuari dagokionez, 139.000 ikus-entzule bereganatu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Euskal abeslari ospetsuen eskutik, euskal kanta ezagunak eskaini zituen ikuskizunak.

Larunbat gauean, Algara dantza taldearen 'Ikurrinari Omenaldia' eskaini zuen ETB1ek. Ikuskizunak % 7,2ko audientzia zatia lortu zuen euskaldunen artean eta 69.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.

Informazio gehiago (1)