Kargatzen...
Itxi

22:00etan

Ikuskizun piromusikala, zuzenean, 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saioan

EITB

Leer en Castellano

Saioak Iñaki Lekuona telebista aditua, Gazteako Ainhoa Vitoria eta Antton Telleria, eta Iker Galartza aktorea izango ditu gonbidatu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbatean, Kontxako pasealekutik zuzenean eskainiko dute Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak azkeneko 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saioan. Beraiekin, lau gonbidatu berezi izango dituzte: Iñaki Lekuona, telebistako realityetako jarraitzailea, Gazteako Ainhoa Vitoria eta Antton Telleria esatariak eta Iker Galarza aktorea.

Donostiako jaien azkeneko egunean, gainera, Union Artesanakoek Aste Nagusiari bukaera nola ematen dioten erakutsiko dute Unai Etxabek eta Joseba Olagaraik.

Horrez gain, gaueko su artifizialak eskainiko dituzte zuzenean. Lehiaketatik kanpo egiten den ikuskizun piromusikala izango da ikusgai, Valentziako Ricasa suetxearen eskutik.

'Donostiako Aste Nagusia 2017'  gaur gauean izango da ikusgai 22:00etatik aurrera ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)