22:15ean
'Desaparecidas en el lago' minisailaren amaiera, gaur gauean, ETB2n
I. A. | EITB.EUS
Intrigazko minisail frantziarrak 15 urteren buruan errepikatuko den krimen baten istorioa kontatzen du.
ETB2k Desaparecidas en el lago (Le mystère du lac) minisail frantziarraren amaiera eskainiko du gaur gauean. Barbara Schulz, Lannick Gautry, Armelle Deutsch, Marie-Anne Chazel eta Philippe Duquesne ditu protagonista Bruno Degak eta Jeanne Le Guillouk sortutako lanak.
Lise Stocker brigada kriminaleko komandantea jaioterrira itzuliko da ama zaintzeko asmoz, alzheimer gaitza baitu. Iritsi eta berehala, 16 urteko neskato bat desagertuko da herriko jaietan. Kasuaren ikerketak asko hunkituko du Lise; izan ere, 15 urte lehenago, Ana eta Marion haren lagunik onenak era misteriotsu berean desagertu ziren. Ikerketan zehar, herri txikiko hainbat biztanleri buruzko susmoak izango ditu Lisek.
Ez ezazu galdu Desaparecidas en el lago minisailaren amaiera, gaur, 22:15ean, ETB2n.