Itxi

Zinez

'The Kings of Summer' filma, gaur gaueko 'Zinez' saioan

EITB

Leer en Castellano

Basoan eraiki duten etxe batera bizitzera joango diren hiru nerabeen istorioa da. Euren gurasoen arauetatik ihes, haien independentzia eta askatasuna aldarrikatuko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ETB1eko 'Zinez' saioak The Kings of Summer pelikula eskainiko du gaur, 22:15etik aurrera. Komedia dramatiko hunkigarria da eta hiru nerabe hartzen ditu protagonista: Joe (Nick Robinson), Patrick (Gabriel Basso) eta Biaggio xelebrea (Moises Arias). Gurasoen jarrera babeslearen aurrean eta haien independentziaren aldarrikapen moduan, basoan etxe bat eraikiko dute eta bertara joango dira bizitzera, inori ezer esan gabe.

Posible izango zaien moduan biziraungo dute basoan: gizarte eta arduretatik urrun eta gurasoen arauetatik aske. Baina, laster, uda idiliko hori bizitza- ikasgaia bihurtuko da eta haien familietatik aldentzea horren erraza ez dela jakingo dute.

Jordan Vogt-Roberts zinegilearen pelikula da eta 2013an estreinatu zuten Sundance Zine Festibalean.

'Zinez' gaur gauean izango da ikusgai, 22:25etik aurrera, ETB1en.

Bideoak (1)