Audientzia
Astearteko 'LND' audientzia-buru izan zen bere ordu tartean
EITB
Felix Linaresek aurkeztutako saioak %12,7ko audientzia zatia eta 173.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen Euskadin eta eragin eremuan.
Astearteko 'La Noche de?' saioa bere ordu tartean nagusi izan zen %12,7ko audientzia zatiarekin. Felix Linaresek aurkeztutako saioak Amanece que no es poco pelikula aurkeztu zuen eta, besteak beste, Antonio Resines aktore protagonistaren inguruko erreportaje berezia eskaini zuen. Saioak 173.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Amanece que no es poco pelikularen emanaldiak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen. 80ko hamarkadako komedia mitiko honek %11,7ko audientzia- zatia izan zuen, eta 287.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.