Itxi

Musika

Zea Mays-ek, Doctor Deseok eta EOS-k grabatutako emanaldia, ETBn

Leer en Castellano

Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eskainitako kontzertua gaur izango da ikusgai 21:00etan, ETB1en; eta irailaren 9an 13:30ean, ETB2n.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, irailak 2, (21:00etan) ETB1en eta 9an, ETB2n (13:30etan) estreinatuko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Zea Maysek eta Doctor Deseok Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Orkestraren Miramongo egoitzan, grabatutako emanaldia. Bi euskal talde ezagunen kantu famatuenak bertsio sinfonikoan ikus eta entzungai izango dira.

Fernando Velázquez konpositoreak idatzi eta zuzendu zituen Zea Mays-en "Elektrizitatea", "Gaur" eta "Negua joan da ta" kantuen eta Doctor Deseo-ren "Corazón de tango", "Cuánto frío hace en Saturno" eta "Una mirada distinta" ezagunen moldaketak. Emanaldiaren grabaketa Jabi Elortegik zuzendu zuen.

Bideoak (1)